Goienizek 'Los informes sobre Sarah y Saleem' aurkeztuko du
Ostegunean, 21:00etan izango da, Usurbe Antzokian.

Goieniz zine klubak aurkeztu du hurrengo emanaldirako proposamena. Muayad Alayan zuzendariaren Los informes sobre Sarah y Saleem filma.
Sarah, Hegoaldeko Jerusalengo kafetegi bat zuzentzen duen emakume israeldarra eta Saleem, banatzaile lanetan aritzen den Ekialdeko Jerusalengo palestinarraren arteko harreman adulteroari buruzko drama.