Martxoaren 14an jokatuko da Arrano elkarteko mus txapelketa
Bikote irabazleak 2.000 euro eta txapela jasoko ditu; bigarren bikoteak, 1.000 euro.
Mikel Atxaga eta Xabier Irastorza zaldibiarrak irabazi zuten iazko mus txapelketa. Beasaingo Arrano kultur elkarteak antolatzen duen mus txapelketa azkarra martxoaren 14an jokatuko da, 16:30ean; 15:30ean irekiko da izen ematea, Arrano tabernan. Aurtengoa 30.a izango da. Ohi bezala, 4 erregetara, eta 30 tantoko 3 usteletara jokatuko da. Bikoteko 50 euro ordaindu beharko da.
Bikote irabazleak 2.000 euro eta txapelak jasoko dituzte opari. Bigarren bikoteak 1.000 euro, hirugarrenak 500 euro eta laugarrenak 250 euro jasoko dituzte.
Beste lau bikotek ere izango dute saria: bosgarren bikote onenak arkume bat, seigarrenak ardo kaxa bat, zazpigarren bi tarte eta zortzigarrenak bi Magnum ardo botila.













