Romana Mujika lazkaotarrak ehun urte bete ditu
Romana Mujika, familiarteko eta udaleko kideek inguratuta, larunbatean./Lazkaoko Udala Larunbatean ehun urte bete zituen Romana Mujika lazkaotarrak, eta familiartean ospatu ere bai. Opari eta zorion agur ugari jaso ditu. Kepa Zubiarrain alkateak eta udalaren Ongizate zerbitzuetakoek bisita egin zioten, plaka eta lore sorta oparitzeko.













