Txartelak salgai daude Batzokiko bertso afarirako
Martxoaren 27an da. Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan.
Amets Arzallusek Euskal Herriko txapela jantzi zuen 2013an, BECen. Beasaingo Batzokia Kultur Elkarteak urteroko bertso afaria antolatu du. Martxoaren 27an, 21:00etan izango da, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze bertsolariekin.
Sarrerak Batzokiko tabernan daude salgai; 943 88 36 16 telefonora deituta ere erreserbatu daitezke. Sarrera orokorrak 25 euro balio du, langabetuenak eta ikasleenak 15 euro.













