Bazkaria eta solasaldi irekia egingo dute martxoaren 8an
EZKIO // Martxoaren 8rako bazkaria antolatu du ezkiotar emakume talde batek. 14:00etan izango da, Anduaga elkartean. Ondoren, martxoaren 8 egunaren azalpen laburra eta solasaldi irekia egingo dute. 15 euroko prezioa du bazkariak. Adin, egoera eta baldintza ezberdinak dituzten oro deitu dituzte parte hartzera.













