Romana Mujikak 100 urte bete ditu
LAZKAO // Larunbatean 100 urte bete zituen Romana Mujika lazkaotarrak, eta familiartean ospatu ere bai. Opari eta zorion agur ugari jaso ditu. Kepa Zubiarrain alkateak eta udalaren Ongizate zerbitzuetakoek bisita egin zioten, plaka eta lore sorta oparitzeko.













