Inausketa ikastaroa Xabi Akizurekin otsailaren 29an
ZERAIN // ZerainLabek antolatuta, inausketa ikastaroa egingo dute Zerainen otsailaren 29an, larunbata. Xabi Akizuk gidatuko du saioa. 10:00etatik 13:00etara iraungo du ikastaroak; 09:45ean autobus geltokian geratuko dira parte hartzaileak Ikortako lur-sailetara joateko. Ikastaro praktikoa izango da, eta fruta arbolak inausiko dituzte.













