Goierritarrak garaile Eskolarteko Kros Txapelketan
Joan den igandean Gipuzkoako Eskolarteko Kros Txapelketa izan zen Hernanin. Ane Iparragirre eta Jon Eskisabel txapeldun izan ziren alebinetan. Alar Perezek hirugarren postua lortu zuen, eta Intza Arrondok bigarren amaitu zuen, kategoria berdinean. Infantiletan, aldiz, hirugarren postua eskuratu zuen Jon Naldaizek. Txindoki Atletismo Taldeko korrikalariak dira denak.