Irizarrek Madrilgo hirirako autobus elektrikoak aurkeztu ditu
Irizarren zero emisioko 10 autobus elektriko aste honetan hasi dira martxan Madrilen. Lehendik ere, Irizar i2e modeloko beste 15 egin zituzten Espainiako hiribururako.
Herenegun aurkeztu zituzten Madrilen Irizarren zero emisioko autobus elektriko berriak. Zero 360 lineako 10 autobus dira, Irizar ie markakoak. Gas kutsakorrik emititzen ez duten autobusak dira guztiak ere, Irizarren arabera, eta 12 metroko luzera dute. Bi ate ditu modeloak, 28 eserleku eta 75 bidaiarientzako tokia. 230 kWeko motorra dute, eta ion-litiozko bost bateria. 200 eta 250 bitarteko autonomia eskaintzen dute zero 360 autobusek, hau da, 17 orduz erabil daitezke jarraian.
2017an lehen aldiz
Ez da EMT eta Irizarren arteko lehenengo akordioa. 2017an i2e modeloko 15 autobus saldu zizkieten Madrili. Hector Olabegogeaskoetxea Irizarreko zuzendaria, Jose Luis Martinez Almeida Madrilgo alkatea, Borja Carabante Madrilgo Udaleko mugikortasun eta ingurumen ordezkaria eta Alfonso Sanchez EMTko kudeatzailea izan ziren aurkezpenean. Olabegogeaskoetxeak azaldu du «oso garrantzitsua» dela akordioa: «Ingurumenarekin konprometituta gaude Irizarren», adierazi du.