Arriarango ibilbideak ez du sekreturik
Arriarango Mendi Lasterketaren ibilbidea ezagutzeko topaketa egin dute gaur. Berrogeita hamar bat lagun elkartu dira saioan. Proba martxoaren 14an jokatuko dute, 11 eta 23 kilometroko ibilbideekin.
Martxoaren 14an jokatuko den Arriarango Mendi Lasterketaren ibilbidea ezagutzeko saioa egin dute gaur. Xabier Mendizabalen omenezko probak 11 eta 23 kilometroko ibilbideak izango ditu. Berrogeita hamar bat lagun elkartu dira goizean, eta ibilbidea ezagutu eta gero, hamaiketakoa egin dute Arriarango elkartean.
Lasterketan izena eman nahi dutenek rockthesport.com webgunean dute horretarako aukera. Goierri Koparen barruko hirugarren proba puntuagarria izango da Arriarangoa. 23 kilometroko lasterketa 15:30ean hasiko da eta 11 kilometrokoa 16:00etan. Parte hartzaileen artean, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi lasterketetarako dortsal bana zozkatuko da.