Lurra taldeak Eibarko koko-dantza ekarri du Urretxuko baserrietara
Urretxuko Lurra dantza taldeak urteroko inauteri ospakizuna egin du gaur. Herrigunetik abiatuta, baserriz baserri ibili dira. Aurten, Eibarko koko-janztean eta dantzan oinarritu dira.
Urretxuko Lurra dantza taldeak bi hamarkada baino gehiago daramatza inauteriak herriko baserrietara eramaten. Urtero Euskal Herriko inauteri bat hartzen dute oinarri, eta aurten, Eibarko Koko-dantzaren txanda izan da. Herrigunetik abiatuta, Etxaburu, Erratzu, Zuloaga, Mendizabal, Beibakar, Zabaleta, Itubeherekoa eta Agerre baserrietan, Santa Barbaran eta Ipeñarrietan egin dituzte saioak. Horietako askotan, jatekoa, edatekoa edota hamaiketako ederrak atera dizkiete. Baserritarrek ere gustura hartzen dute dantzarien urteroko bisita.