Beasainek berdindu egin zuen, hirugarrena jarraian
Goierri Gorrik hiru eta bat menderatu zuen Anaitasuna. Aurkarien emaitzek ez diete lagundu eta seigarren postuan jarraitzen dute.
Beasainek husna berdindu zuen larunbatean Gernikaren aurka. Txuri-urdinek hiru partida berdindu dituzte jarraian eta, Santurtzi eta Lagun Onak taldeekin batera, gehien berdindu duen taldea da. Halere, puntua ez da txarra. Aurkariek ere ez zuten irabazi eta jaitsiera postuetatik sei puntutara mantentzen dira. Datorren astean Baskoniaren aurka neurtuko dituzte indarrak etxetik kanpo.
Goierri Gorrik irabazi egin zuen, nagusitasunez gainera: 3-1. Emaitzek, ordea, ez diete lagundu gorriei, eta sailkapenean ezin izan dute aurrera egin. Seigarrenak dira 36 punturekin. Asteburu honetan Erandioren aurka jokatuko dute. Aurkari zailak, hirugarrenak baitoaz sailkapenean, baina irabazi egin beharra dute goiko taldeekiko aldeak murrizteko.
BKLren mutilen lehen taldea ezinean ibili zen Bilbon. Indautxu talde gogorra zuten aurrean, eta 87 eta 69 galdu zuten goierritarrek. Sailkapenaren zuloan jarraitzen dute. Asteburu honetan derbia izango dute, ordiziarren aurka neurtuko dituztelako indarrak.