Murumendi eskolako aste kulturala bihar hasiko da
Berdintasunari eta bidezko elikadurari buruzko hitzaldiak antolatu dituzte eta baita gurasoen antzezlana ere.
Murumendi eskolako 37. aste kulturala bihar hasiko da berdintasunari buruzko hitzaldi batekin. Berdintasuna etxean hasten da lemapean familia bakoitzaren egoera aztertuko dute ea etxeko lanen ekitatiboa den edo ez ikusteko eta egoera hobetzeko. Ostegunean, berriz, bidezko elikadurari buruzko hitzaldia egongo da. Hitzaldiek irauten duten bitartean haurtzaindegi zerbitzua martxan egongo da. Guraso taldearen antzerkia egongo da, etzi.
Ekintza guztiak 16:30ean izango dira eskolan bertan.