Narraspe, Alderete eta Iparragirre, Aitz-Zorrotz elkarteko ehiza txiki txapelketako irabazleak
Aitz-Zorrotz elkarteko 30 bat ehiztari elkartu ziren Zanbranan, horietako asko gazteak.
Aitz-Zorrotz elkarteak antolatutako ehiza txiki txapelketan 30 ehiztari elkartu ziren gutxi gorabehera, tartean, gazte asko. Aitor Alderete, Jose Luis Iparragirre eta Jokin Narraspe izan ziren eper gehien topatu zituztenak. Zehazki, bost Arderetek eta Iparragirrek eta hiru Narraspek.
Behe lainoa ez zen oztopo izan. Txapelketa aurreikusi baino geroago hasi zen arren, eguraldiak jaso zuenean giro aparta izan zen ehizarako eta ehiztarien artean. Amaieran, denek elkarrekin bazkaldu zuten jai giroan. Orain, Aitz-Zorrotz elkartea festetako arrantza txapelketa antolatzen hasiko da.