Bakardadeari buruz hitzaldia egingo dute bihar Lazkaon
LAZKAO // Pote filosofikoa saioa antolatu du Gerriko kultur elkarteak biharko Lazkaon. Ula Iruretagoiena arkitektoa eta EHUko irakaslea gonbidatuko dute. Bakardadea: aukera ala kondena? hitzaldia egingo du, Gerriko elkartean, bihar 18:30ean. Pertsonaren bakartasunaren alde onak eta makurrak erakutsiko ditu.













