Hasi da M-Lehiaketa
Beasaingo Udal Euskaltegiak lehenengo emakumezkoaren izena asmatzeko hainbat pista eman ditu. Martxoaren 5ean egingo da sari banaketa.
Martxoaren 8aren harira, Beasaingo Udal Euskaltegiak M-Lehiaketa antolatzen du. Aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, eta “ekarpen xumea egin nahian”, Euskal Herriko herrietako kale izendegietan azaltzen diren zenbait emakume ezagutzeko proposamena egingo du aurten.
Gaur hasi eta martxoaren 3ra bitartean, hainbat emakumeren izenak asmatu beharko dira. Gaur egin du lehenengo galdera, erantzuna asmatzeko pistak emanda:
Pistak:
- Iruñean bere izeneko kalea dago. Hermosilloko (Mexiko) antzoki eta plaza batek ere bere izena dute.
- Musikagilea eta piano-jotzailea. 1919an ezkondu zen, baina 1922an Parisera joan zen senarra betirako utzita, gogo guztia musikari eta pianoari jarriz.
- 1888ko abenduaren 6an Jaitz herrian (Nafarroa)jaio zen. 1943an Hermosillora joan zen. Ia 40 urtez bizi izan zen han, beti hoteletan. 1987an hil zen Mexikon.
Erantzunak bidaltzeko:
euskaltegia@beasain.eus posta elektronikoa, 688 740 385 ( whatsapp-ez), Facebook eta Instagram bidez.