Ana Usabiaga zortzigarren izan da Munduko Txapelketan Scratch proban
Berlinen egindako lanarekin oso pozik agertu da ordiziarra.
Ana Usabiaga txirrindulari ordiziarra, Berlinen jokatzen ari den pistako Munduko Txapelketan zortzigarren izan da Scratch proban, Espainiako selekzioarekin. Usabiagak berak sare sozialen bidez jakinarazi du “oso pozik” dagoela lortutako emaitzarekin.
Probaren 40 itzulietan, eraso gutxi izan zen eta sprintean erabaki zen lasterketa. Usabiagak, beste behin ere, lasterketaren hasieratik ederki kokatzen jakin zuen eta azkenean berea izan zen zortzigarren postua.