Eskolarteko ziklo kros proba antolatu dute Itsasondon, larunbatean
Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute alebin eta infantil kategoriatako partaideek Itsasondoko zirkuituan. Kirol probak trafiko mozketak eragingo ditu arratsaldean zehar
Badira urte batzuk Itsasondon ez dela ziklo kros proba nagusirik jokatzen, 2013tik hain zuzen. Baina berriro ere harrobia egin nahian edo, iaz eskolarteko ziklo kros proba antolatu zuten, Erantzuna bikaina izan zen. 400dik gora haurrek eta gaztetxok parte hartu zuten. Hori horrela, aurten ere, Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz elkarteak, beste behin ere antolatuko du. Larunbatean izango da, 15:30ean hasi eta 18:30ak bitarte.
Zerura begira dago probaren antolakuntza, larunbateko txirrindularitza probagatik. Eguraldi iragarpenak euria aurreikusi du, beraz benetako ziklo krosa zer den ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Partaide kopuruari dagokionez, eguraldiak eragin lezakeela uste du antolakuntzak, baina hala izanda ere, Gipuzkoa osoko 200 txirrindulari inguru espero dituzte.
Hiru kategoriatan jokatuko da lasterketa, benjamin, alebin eta infantil mailatan. Azken biei dagokienez, Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute Itsasondon. Beko Kaleren eta Elordiko zelaien artean (Jaso ondoko zelaia) izango da eta kategoriaren araberakoa izango da luzeera.
Zirkulazio mozketak
Kirol proba dela eta, ezingo da autorik utzi, aparkatu eta mugitu Bide Arte eta Egiluz Enea etxeen artean, 15:00etatik 18:30era. Gainera, larunbaterako eremu hortatik kentzeko eskatu dute.