Ampo Ordiziak Bartzelona hartuko du Altamira zelaian igandean
Fernando Lopezek eta Gonzalo Vazquezek bajan daude eta ezingo dute jokatu.
Ampo Ordiziak Bartzelona hartuko du Altamira zelaian, igandean, 12:30ean. Taularen laugarren postuan daude ordiziarrak, 54 punturekin.
Aurreko asteko garaipena gogoan, Kataluniarrei irabazten saiatuko dira. Liga erregularra amaitzeko sei partidaren faltan, laugarren postuari eusteko ahalegin guztiak egingo dituzte eta F.C. Bartzelonaren jokoa ondo badatorkie ere, burua hotz mantentzen saiatuko dira Ampoko mutilak.
Igandean ezin izango dute jokatu nazioarteko jardunaldian lesionatu zen Fernando Lopez eta ebakuntza egin berria dioten Gonzalo Vazquez bigarren lerroko jokalariak.