CAFek Israelen duen negozioaren berri ematen duten dokumental bat jarri dute sarean
BDZ Boikota, Desinbertsioak eta Zigorra nazioarteko sareko kide Koldo Sagasti gasteiztarrak ondu du 'CAF: Tranbia honi kolonia kiratsa dario' dokumentala Hala Bedirekin elkarlanean.
Bideoak “helburu didaktikoa” duela adierazi dio Berria egunkariari Koldo Sagastik (Gasteiz, 1974). “Funtsean, gizarteari eta, bereziki, Goierri eskualdeko jendeari gatazka horren berri ematea izan zen dokumentala egitera bultzatu gintuena. Horretarako, hiru galderari erantzuna eman nahi izan diegu: zergatik da ilegala proiektua? Nola eragingo die palestinarrei tranbiak? Eta zer-nolako eragina izango du proiektuak bai CAFentzat eta bai langileentzat?”. Otsailaren 19az geroztik dago ikusgai sarean CAF: Tranbia honi kolonia kiratsa dario ikus-entzunezkoa.