Irizarrek 9 autobus elektriko saldu ditu Frankfurt hirirako
Autobus garraioa kudeatzen duen In-der-City-Bus ICB udal enpresak erosi ditu 9 autobus elektrikoak. Frankfurteko autobus enpresarik handiena da ICB. Alemaniako merkatuan ere, Dusseldorfen akordioa sinatu du Irizar e-mobilityk.
Zero emisioko bederatzi autobus elektriko saldu dizkio Irizar e-mobilityk Frankfurteko autobusak kudeatzen dituen In-der-City-Bus ICB enpresari. 18 metroko autobusak dira guztiak ere, eta 220-250 kilometroko autonomia dute. Hiru ate, 46 eserleku eta gurpildun aulkientzako bi eremu dituzte. Gauez kargatuko dira, Irizarrek berak saldutako 9 kargagailuren bidez.
Alemaniako merkatuan zabaltzen ari da Irizar. Dusseldorf hirirako zero emisioko 10 autobuseko akordioa sinatu ondoren, Frankfurtera iritsi da oraingoan. Austrian eta Suizan ere aritu da autobus elektrikoen erosketa zerbitzuak eskaintzen, Ferrostaal Equipment Solutions enpresaren bidez.
Irizarrek helarazitako oharrean azaldutakoaren arabera, Frankfurten helburua 2030. urterako propultsio alternatiboak erabiltzea da, garraio publikoaren emisioak gutxitze aldera.