Herriaren esker ona jaso du Joxe Bikuña ataundarrak
Ataungo herriak, herritarrek eta eragileek Joxe Bikuña Agirre omendu zuten atzo iluntzean Herri Antzokian. Herrian parte hartu izan duen eta parte hartzen duen elkarte, ekimen, langintza eta erakundeetako ordezkarien esker ona eta aitortza jaso zuen.
85 urte bete berriak ditu ataundarrak. Ikastolen mugimenduan, udaletxean (zinegotzi izan zen), Jentilbaratzarekin Jentilen etorrera-n, Ataunikerren, preso eta iheslarien aldeko ekimenetan, Elkarri eta Lokarri mugimenduetan, Gure Esku Dagon, memoria historia berreskuratzen, antzerkia bultzatzen, koruan eta beste hamaika arlotan lan ugari egindako da.