Jon Erguin 42. iraupen eskiko Europako maratoi txapelketan
Gozatu ederra hartuta eta egindakoarekin gustura itzuli da etxera beasaindarra.
Jon Erguin beasaindarrak iraupen eskiko Europako txapelketan parte hartu du asteburuan, maratoi distantzian. 42. postuan bukatu du Erguinek, eta sare sozialetan esan duenez, “biegun eta erdi paradisuan” pasatu eta “esperientzi bikaina” izan da itzuli da etxera.
Lehenengo 8 kilometrotan aurreko taldean borrokan aritu zen: “Hori abiadura, estresa, jendetza, ederra!. Ondorengo 7 kilometroetan “miseriak pasatzen eta gaizki eskiatzen postu asko” galdu bazituen ere, “gorputzari buelta emanda eta indarrarekin” azkeneko 27 kilometroan postuak aurreratzen joan zen pixkanaka. Helmugan 42 sartu zen beasaindarra.
Eskiatzailearen esanetan, aurretik lehiatu ez izana nabaritu zuen, “erritmo intentso falta. Pena!. Baina baneukan gogoa horrelako karrera bat egiteko”. Hala ere, gozatu ederra eta egindakoarekin gustura itzuli da etxera.