Beteranoen artean Arakistain izan da garaile

Edurne Arakistain lasterkari legorretarrak, beste garaipen bat lortu zuen asteburuan. Donostiako Hiru Mendiak lasterketan parte hartu zuen beste behin ere, eta beteranoen artean lehen emakumea izan zen Pikuk Kirol Klubeko kidea. Sailkapen nagusian ere lehenen artean sartu zen helmugan, laugarren egin baitzuen. Lasterketa hori, legorretarraren lasterketa kuttunenetakoa da.