Bertan behera geratu diren ekitaldiak
Koronabirusaren aurka erakundeek emandako aholkuak eta prebentzio neurriak direla eta, astebururako eta datozen asteetarako antolatutako hainbat kultur eta kirol ekitaldi bertan behera gelditu dira; baita hainbat zerbitzu ere.
Zerbitzu orokorrak Goierrin
- Administrazioa. Liburutegiak, KZguneak, gazte txokoak, kiroldegiak eta antzokiak itxita. Batzuetan, sarrera murriztuta.
- Hezkuntza. Ikastetxe guztiak, haur eskolak, unibertsitatea.
- Euskara. AEKren euskaltegiak eta udal euskaltegiak.
Kirola
- Goierri osoan. Federatutako kirol eta maila guztiak.
- Goierri osoan. Eskola Kirola.
- Gaintza-Zaldibia-Lazkao. Goierri Rallyesprinta. Gaurko girotze ekitaldiak. Auto klasikoen erakusketa.
- Olaberria. Goierriko Kopa pala txapelketa eta Joxe Kerejetaren omenezko bola txapelketa.
- Idiazabal. Haurren mendi ibilaldi neurtua.
- Arriaran. Mendi lasterketa.
Festak eta feriak
- Zegama. Gipuzkoako Erlezain Eguna.
- Segura. Udaberriko loreen eta landareen azoka.
- Beasain. Arranoko mus txapelketa.
- Gabiria. Gazte Eguna.
- Goierri. Euskal Herriko 12. Mus Txapelketaren finala (Gopegi, Araba).
- Ordizia. Zuhaiztiko San Josetako bazkaria eta ekitaldiak
- Zumarraga. Zuhaitz Eguna.
- Ataun. Genero nortasunaz eta aniztasun afektiboaz tailerra.
Kultura
- Ataun. Gipuzkoako Organoak Plazara kontzertua.
- Beasain. ‘Made in Goierri’ hitzaldia (Lemniskata).
- Ezkio. ‘Emakume ekintzaileak sagardogintzan’ erakusketa eta barrikotea Igartubeitin.
- Lazkao. Gerriko ikerlan bekaren sari emate ekitaldia.
- Lazkao. Oin-Arin dantza taldearen ‘Iraganaren lorratzak’ emanaldia.
- Lazkao. Lazkao Txiki Musika Eskolaren kultur astea (martxoaren 23tik 29ra) eta klase guztiak.
- Legazpi. Kultura egitarau osoa.
- Legorreta. LegoReggae jaialdia.
- Ordizia. Matildaren kontzertua.
- Olaberria. Ana Apika ipuin kontalaria, eta jostailu eta liburu azoka.
- Segura. ‘Bakean dagoena bakean utzi’ antzerkia.
- Zumarraga. Haurrentzako kultura egitaraua.
- Gabiria. Legazpiko Banda Txikiaren kontzertua eta Amets Artzallusen hitzaldia.