Koronabirusaren kontrako prebentzio neurri moduan, umeentzako jolas parkeak ixtea erabaki dute hainbat udalek, tartean Beasainek, Ordiziak eta Lazkaok.
Sagardotegiek eta herri askotako tabernariek itxi egingo dute datozen hamabost egunetan. Euren borondatez hartutako erabakia da, administrazioak ez baititu horretara behartu.
Koronabirusaren hedapena saihesteko neurri moduan, instalazio publiko guztiak ixtea erabaki dute bi udalek.
Salbuespeneko neurriak hartzen ari dira kutsadura kasuak gelditzeko. Telelana sustatzen dabiltza, ahal den neurrian.
Mila Osinalde zumarragarra ahalduntzearen eredua da. Haren garaiko emakumeentzat, oso zaila zen bidea egitea, baina berak bere ametsak betetzea lortu zuen. Musika irakaslea izan zen, eta organoa jotzen du egun.
Azken egunetan herritarren artean hedatzen ari diren beldurra eta kaosaren aurrean, lasaitasun mezua eman nahi izan du Beasaingo farmazia duen Igor Odriozola botikariak.
Langileen sarrera-irteerak kontrolatzen ari dira zenbait lantegitan. Kanporako bidaiak, bilerak eta azokak bertan behera utzi dituzte. CAFen gaur egingo dute batzarra gaiaz
Ikastetxe guztiak ixteko agindu du jaurlaritzak, eta gaurtik aurrera hamabost egunean ikasleak ez dira eskoletara joango. Kultur, kirol eta aisialdiko ekitaldi gehienak bertan behera geratu dira Goierrin.
Martxoaren 27an, eta apirilaren 13an, 17an eta 24an egongo da zabalik, 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 18:00etara. Aranzadi Elkarteko kide den Karlos Almorza dabil ikerketa lanetan
Futbol zelaia, eskolako patioa, parkea eta Baratze Pilotaleku ondoko kanta itxi ditu. "Pertsona taldeak biltzea ekiditea" da helburua. Martxoaren 22an egitekoa zen XX. Udaberriko Lore eta Landare azoka bertan behera utzi dute.
Beasaingo Pintxoaren Ibilbideko pintxorik onenaren saria Bodega Riojana tabernak irabazi du, bezeroen botoei esker.
Erakusketa gaur irekiko da, Juan de Lizarazu aretoan. Hilaren 29a arte egongo da zabalik. Artista zumarragarrak margolan abstraktuak egin ditu lehen aldiz