Higienea eta doministiko egiterakoan ahoa estaltzea, neurri nagusiak
Koronabirusak herritarren artean sortu duen kezkaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hainbat ohar eta gomendio eman ditu. Batez ere airetik transmititzen den gaixotasuna da, hori dela eta, higienea mantentzeak duen garrantzia azpimarratu dute. Eskuak sarri garbitzea eta eztul edo doministiku egiterakoan ahoa estaltzea dira babes neurri garrantzitsuenetako batzuk:
Babes neurriak
· Higienea. Eskuak sarritan garbitu behar dira. Eskuen ukitze-eremuan garbitasuna areagotu, etxean zein leku publikoetan.
· Ahoa estali. Eztul edo doministiku egiterako garaian, ahoa eta sudurra ukondoarekin estali behar dira. Zapia berehala bota eta eskuak garbitu behar dira.
· Distantzia. Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonengandik gutxienez metro bateko distantzia mantendu.
· Aurpegia. Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
900 20 30 50
Telefonoa. Gaixotasuna transmititzeko arrisku guneren batean izan direnek edo sintomak dituztenek, osasun zentrora joan beharrean, etxean gelditu eta zenbaki horretara dei egin behar dute.