Ostalariek pertsiana jaitsi dute
Sagardotegiek eta herri askotako tabernariek itxi egingo dute datozen hamabost egunetan. Euren borondatez hartutako erabakia da, administrazioak ez baititu horretara behartu.
Sagardogile sektoreak, egoeraren larritasunaz jakitun, datozen hamabost egunetan sagardotegiak ixtea erabaki du. Goierrin sei sagardotegi daude, eta guztiak itxiko dira. Herri askotako taberna solteek ere ez dute zabalduko asteburuan. Adibidez, Ordiziako Sugarrek, Olaberriako Zezilioeneak eta Urretxuko Krak tabernak.
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak bihar iragarriko dituen neurrien artean, itxura guztien arabera, ostalaritza puntu guztien itxitura egongo da. Gaur alarma egoera ezarri du, eta horrek salbuespeneko neurriak hartzeko aukera ematen dio. Halere, oraindik ez dira indarrean sartu halako neurrik, eta itxiera guztiak boluntarioki egin dituzte.