Umeentzako parkeak ixten ari dira hainbat herritan
Koronabirusaren kontrako prebentzio neurri moduan, umeentzako jolas parkeak ixtea erabaki dute hainbat udalek, tartean Beasainek, Ordiziak eta Lazkaok.
Zineak, liburutegiak, kiroldegiak eta bestelako eraikin publikoak ixteaz gain, Goierriko hainbat udalek bestelako erabakiak ere hartu dituzte azken orduetan. Gaur, hainbat herritako umeen jolas parkeak itxi dituzte. Udaltzainek zintaz inguratu dituzte parke horiek, sarrera eragozteko. Besteak beste, Beasainen, Lazkaon eta Ordizian hartu dute neurri hori.