Urretxu eta Zumarragako udalek instalakuntza publiko guztiak itxi dituzte
Koronabirusaren hedapena saihesteko neurri moduan, instalazio publiko guztiak ixtea erabaki dute bi udalek.
Urretxu eta Zumarragako udalek instalakuntza publiko guztiak itxi ditu koronabirusaren hedapena saihesteko: Zelai Arizti aretoa, kultur etxea, kiroldegiak eta gainontzeko kirol instalakuntza guztiak, liburutegiak, jubilatuen etxeak, KZguneak, arte ederretako eskolak, udal euskaltegia, Legazpi dorretxea, emakumeen etxea, Antioko interpretazio zentroa, turismo bulegoa, Ederrena eta Beloki pilotalekuak, Mairi elkartearen lokala, Urrelur museoa, Gazte Bidean, gaztetxea, Eitzako Topalekua, Antonino Oraako Gazte Txokoa eta musika eskola.