Euste neurriak areagotu ditu Eusko Jaurlaritzak
Otoi eremuek, tabernek, elkarteek... itxita egon beharko dute bihartik aurrera. Adinekoen eguneko zentroak ere itxita egongo dira, eta bisitak mugatuta egongo dira.
Iñigo Urkullu lehendakariak hiru neurri iragarri ditu koronabirusaren hedapena mugatzeko: adinekoen eguneko zentroak itxi; zentro publiko eta pribatuetako bisitak mugatzea; eta edozein motatako jarduerak bertan behera uztea: museo, ostalaritza, kirol instalazio, gurtza zentro… Erabakiak «profesionaltasunez eta arduraz» hartzen ari direla esan du Urkulluk. Neurriok gaurko Aldizkari Ofizialean agertuko dira eta, hortaz, bihar sartuko dira indarrean. Halere, Lehendakariak gaur bertan bete daitezela eskatu du. Hamabost egun egongo dira indarrean, eta behar izanez gero luzatu egingo dira.
Konfinamendu neurrik ez du ezarri. “Momentuaren arabera” posible dela azpimarratu du, ordea, Lehendakariak. Farmazien eta saltokien irekiera orduak zabaltzeko aukera aztertzen ari direla ere adierazi du. Lasaitasun mezua ere bidali du, hornikuntza arazorik ez dela egongo zin egin baitu.