Soilik botikak eta elikagaiak erosteko, osasun zentroetara, banketxeetara eta lantokietara joateko eta zaintza lanak egiteko irten ahalko da kalera. Oinarrizko saltokiak besterik ezingo dira ireki.
Orokorrean, gizartea errespetatzen ari da kalean gelditzeko gomendioa. Supermerkatuetan ez dira pilaketa handiak sortu arratsaldean.
Zaldibiako Udalak lan poltsa osatu du beharra duten pertsonei lagundu ahal izateko. Laguntzeko prest dauden herritarrek 680 79 54 73 telefonora idatzi behar dute.
Otoi eremuek, tabernek, elkarteek... itxita egon beharko dute bihartik aurrera. Adinekoen eguneko zentroak ere itxita egongo dira, eta bisitak mugatuta egongo dira.
46 dira jada koronabirus kasuak, eta hirutik bat ospitalean dago. Halere, azken 24 orduetan ez da gaixorik hil.
Kontseilu Errektoreak egunean bost kotxe egingo dituztela iragarri du.
Jendea lasai irten da kalera. Batzuk kirola egiteko aprobetxatu dute, tabernetako tarrezetan zerbait hartu duenik ere badago eta gehiengoak erosketak egiteko baliatu du goiza.
Herritarren laguntza eskatu du udalak adinekoei erosketekin laguntzeko, zaintza lanetan laguntzeko eta jangela solidarioak jartzeko. Prest daudenek dei dezatela 688 81 75 83 telefonora.