Gipuzkoan 22 gaixo gehiago daude
46 dira jada koronabirus kasuak, eta hirutik bat ospitalean dago. Halere, azken 24 orduetan ez da gaixorik hil.
Gipuzkoan koronabirus kasuek aurreikusi bezala jarraitzen dute hazten. Azken 24 orduetan 22 kasu gehiago atzeman dituzte, eta jada 46 pertsona dira positibo eman dutenak. Halere, gehiengoaren kasua ez da larria, eta soilik hamasei daude ospitalean. Hau da, hirutik bat.
Azken 24 orduetan ez da koronabirusaren erruz inor hil. Hiru dira hildakoak Gipuzkoan lehen kasuak agertu zirenetik.
Kasu positibo berriak |
Pertsona ospitalizatuak |
Hildako pertsonak |
Kasu positiboak GUZTIRA |
22 |
16 |
3 |
46 |