Goierrin egoerak bere horretan jarraitzen du
Orokorrean, gizartea errespetatzen ari da kalean gelditzeko gomendioa. Supermerkatuetan ez dira pilaketa handiak sortu arratsaldean.
Gehiengoa Eusko Jarlaritzaren osasun sailaren gomendioei kasu egiten ari da eta jende gutxi ibili da kalean. Ordiziako alde zaharreko isiltasuna oso esanguratsua zen, eta Legazpiko plazan inortxo ere ez zebilen.
Supermerkatuetan ere jaitsi egin da jendearen joan etorria arratsaldean, eta ez dira goizeko ilarak errepikatu. Egunaren amaieran ez zegoen jan eskasiarik. Halere, esnea, hestebeteak, pasta, lekaleak… agortzeko zorian zeuden. Aginatariek behin eta berriz errepikatu dute ez dagoela horniketa arazorik eta, hortaz, astelehenean berriz ere apal guztiak beteta egongo dira.
Errepidean ere ohi baino askoz ere trafiko baxuagoa egon da. Ez da inolako arazorik erregistratu Goierriko errepideetan.