Irizarrek ekoizpen erritmoa jaitsiko du
Kontseilu Errektoreak egunean bost kotxe egingo dituztela iragarri du.
Irizarko Kontseilu Errektoreak autobusen ekoizpen erritmoa jaistea erabaki du langileen arteko pilaketak ekiditeko asmoz. Astelehenetik aurrera eguneko bost autobus ekoitziko dituzte. Gainerako enpresetan ere neurriak zorrozten ari dira: gehienetan murrizketak iragarri dituzte, garbiketa zorroztu dute eta sarrerak kontrolatzen ari dira. Sukarra duen langilea etxera bidaltzen dute.