Ordiziako Udalak boluntario poltsa osatu du adinekoei laguntzeko
Herritarren laguntza eskatu du udalak adinekoei erosketekin laguntzeko, zaintza lanetan laguntzeko eta jangela solidarioak jartzeko. Prest daudenek dei dezatela 688 81 75 83 telefonora.
Ordiziako Udalak herriko adinekoei laguntzeko boluntarioak eskatu ditu. Erosketekin laguntzea, zaintza lanak konpartitzea eta jangela solidarioak antolatzea dira eginbeharretako batzuk, baina eskertuak izango dira ordiziarren berrogeialdia errazten duten ideia guztiak. Laguntzeko prest daudenek 688 81 75 83 telefonora deitu behar dute edo komunikazioa@ordizia.eus helbidera idatzi.
Adur Ezenarro alkateak atzo iluntzean Udal Larrialdi Plana aktibatu zuen eta krisi mahaia eratu. Gaurtik aurrera neurri gehiago iragarri dituzte, eta herritarrei zentzuz jokatzeko eskatu diete: “Inoiz baino garrantzitsuagoa da gure jarrerara arduratsua. Solidaritatearen garaia delako, guztia eta gehiago ematen ari den gure osasun sistema publikoa defendatu eta babestekoa, guztion onerako etxean geratzekoa, baina baita egoera zaurgarrienean dauden pertsonei laguntzeko garaia da”.