Hamahirugarren kasu bat atzeman du Goierrin Osasun Sailak
Osasun Sailak herriz herriko datuak eguneratu ditu. Kasu berri bat atzeman dute Goierrin; Ordizian izan da, eta dagoeneko koronabirusaz gaixotutakoak 13 dira eskualdean.

Hamahiru koronabirus kasu atzeman dituzte guztira Goierrin. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera, 13 pertsona gaixotu dira; azkena Ordizian atzeman dute. Horrela, Goierriko bederatzi herritan dago koronabirusaz gaixotutakoren bat: Legazpin, Urretxun, Zegaman eta Zumarragan bi kasu atzeman dituzte herri bakoitzeko, eta Araman, Beasainen, Idiazabalen, Lazkaon eta Ordizian kasu bana dago.