Osasun Sailak herriz herriko datuak eguneratu ditu. Kasu berri bat atzeman dute Goierrin; Ordizian izan da, eta dagoeneko koronabirusaz gaixotutakoak 13 dira eskualdean.
Segurako Udalak sormena partekatzeko deia egin die herritarrei, konfinatuta eman behar dituzten egunak eramangarriagoak egiteko. Koarentena amaitzean, herriko produktuez osatutako saskia zozkatuko dute parte hartzaileen artean.
Antolakuntzaren esanetan, "ekitaldi hau aurrera ateratzeko orain arte egindako lana eta ilusio guztia ez dira nahiko izango gure lasterketen ezaugarri diren oinarrizko bi zutabe nagusiak erabat ziurtatzeko: korrikalarien eta boluntarioen erabateko segurtasuna eta lehiaketen kalitatea". Izena emandakoei dirua itzuliko diete.
Goierriko supermerkatuetan ilara luzeak izan dira goizean, astebururako erosketak egitera atera diren herritarrez osatuta
Koronabirusak eragindako itxialdiaren aurrean, herritarren irudimenak ez du mugarik. Familia honek bere Zegama-Aizkorri propioa egin du etxean.