Beste lau lagunek eman dute positibo, eta 23ra igo da Goierriko kasuen kopurua
Legazpin, Zegaman, Ordizian eta Urretxun kasu berri bana atzeman dituzte koronabirusaren azterketetan. Zumarragako ospitalean 8 lagun daude ingresatuta gaitzagatik.
Koronabirusak kaltetutako goierritarren kopuruak beste koska bat egin du gora gaur. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, atzotik 4 kasu gehiago daude, eta 23 dira guztira positibo eman dutenak. Legazpin, Zegaman, Ordizian eta Urretxun agertu dira kasu berriak.
Gipuzkoa mailan 2.200 azterketatik gora egin dituzte krisia hasi zenetik, eta 453 kasu positibo agertu dira, atzoko datuarekin alderatuta, 73 gehiago. Zumarragako ospitalean, positibo eman duten 8 lagun daude ingresatuta.
Positibo emandakoen kopurua, herriz herri:
Zumarraga …………… 6
Legazpi ……………….. 4
Zegama ……………….. 4
Urretxu ……………….. 3
Ordizia ………………… 2
Arama …………………. 1
Beasain ……………….. 1
Idiazabal ……………… 1
Lazkao ………………… 1