Ordiziako Udalak lehen sektorearekiko "babesa eta konpromisoa" erakutsi nahi du. Bederatzi salmahai izango dira Beti-Alai pilotalekuan, segurtasun neurri zorrotzekin.
Legazpin, Zegaman, Ordizian eta Urretxun kasu berri bana atzeman dituzte koronabirusaren azterketetan. Zumarragako ospitalean 8 lagun daude ingresatuta gaitzagatik.
Izal Bai udal taldeak elkarlana eskaini dio alkateari "egoera larri honen aurrean". Udal tasen eta zergen epeak luzatzeko eskatu du, besteak beste.
Legazpiko Korosti Dantza taldeak bideo bat zabaldu du, Gipuzkoako ereserkia oinarri hartuta. Taldeko musikari eta dantzariek norberak bere etxetik grabatutako irudiekin osatu dute.
Fotoetxe argazki dendako lantaldeak erretiroa hartuko du. «Jubilatu bai, baina argazkilaria betiko izango naiz», dio Telleriak. Analogikotik digitalera, iraultza bizi izan dute dendak zabalik daramatzan ia 40 urteotan.
Alarma egoeraren ondorioz lan jarduera asko eten badira ere, lanean darraite Correosen, Nacex banaketa enpresan eta GOIERRIKO HITZAko banatzaileak. Egunerokoa nolakoa izaten ari den kontatu dute.
Adineko pertsonekin lan egiten duen boluntario elkarteak indartu egin du Zilarrezko Haria zerbitzua; etxean bakarrik daudenei zuzenduta, emozionalki laguntzea da helburua.
Lau astera bikoiztu du Espainiak koronabirus izurritetik babesteko isolamendu epea. Enpresen jarduerarengan daude orain begiradak. Lantegi gehienetan lanean ari dira
Gipuzkoa, Bizkaia edo Arabako GKE batean gutxienez hilabete bateko egonaldia egingo duten beasaindarrentzat da diru laguntza
'Gazta zati bat' proiektuari esker egin zen ezagun Luis Katarain artzaina. Idiazabalgo Ikerketa Taldeak, haren inguruko dokumentala egin zuen gero.
Iparra-Hegoa elkarteak aste honetan Seguran egitekoa zen 25. Iparra-Hegoa atzeratu du.
Beasaingo Haurren Hiria proiektuaren barruko hitzaldia da. Martxoaren 31rako Komunikazio Asertiboari buruzko tailerra dago. Bi ekintzak Iruñeako Leticia Garces pedagogoak emango ditu. Guraso zein hezitzaile orori zuzendutako ekintzak dira.