Beasaingo Piedad Marcos Villak 100 urte bete ditu
Beasaingo Arangoiti egoitzan bizi den Piedad Marcos Villak 100 urte bete ditu gaur. Egia esan behar bada, egoera berezian bete dute mendea: koronabirusak eragindako konfinamendu eta isolamendu egoeran.
Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, “Piedad, gaur egun Arangoiti egoitzan isolamenduko prebentzio-neurriak dituzten gainerako egoiliarren antzera dago eta urtebetetze eguna modu berezian ospatuko du”.
Hala ere, Aitor Aldasoro alkateak, “beasaindar guztien izenean, zorion-agurra idatziz helarazi” dio zorion agurra, lore sortarekin batera. Jakina den arrazoiengatik, gerorako geratuko da udalak 100 urte betetzen dituzten beasaindarrei oparitzen zaien plaka-oroigarria ematea”.