Itxialdirako agenda digitala
Goierriko kultur ekitaldien agenda geldirik dago koronabirusaren ondorioz. Hala ere, sarean makina bat zuzeneko saio egiten ari dira; musika, tailer, gimnasia eta abarrekin. Hona hemen etxetik egiteko proposamen zerrenda bat.

Etxeko itxialdian aspertuta? Zer egin ez dakizula? Hemen sarean dauden aisialdirako ekimen ezberdinen zerrenda. Denetarik aurkituko duzu, gimnasia saioak, musika, dantza, bertsoak…
Martxoak 28
- Pintxo Lehiaketa Zaldibian. Pintxoak prestatu eta bidali argazkiak, Zaldibiako Herri Atariaren eskutik.
- 17:00. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek deituta, Ixil-ixilik dago abestia kantatzera balkoietan.
- 18:00. Umeen aldeko txalo zaparrada balkoietan.
- 18:05. Ordiziarrock-ek antolatuta, DJ Monkey Man-ek disko festa egingo du Filipineta kalean.
- 19:00. Xutik-en Iparra Hegoa abestia eta Niko Etxarten Euskal Herri Rock’n Rolling abestia balkoietan.
- 19:00. DJ Indezent zuzenean musika jartzen ariko da sarean.
Martxoak 29
- 12:00. Segurako alborada, herriko txistulariekin.
- Ondoren, Iparra-Hegoak deituta, Anje Duhalderen Maitasun Nortasun abestia kantatzera.
Apirilak 1
- 21:00. Balkoietan kandelak jarri eta Xalbadorren heriotzean kantatzeko deia, joan direnen alde.
EGUNERO
- 11:00. Euskal artisten zuzeneko emanaldiak, Berria Aretoan.
- 11:15. Umeentzako ipuinak, Euskal Herriko kontalarien eskutik, Segura Irratian.
- 16:00 Iñaki Sanz-Azkuek eta Eñaut Aiartzaguenak ‘Berrogeialdia‘ ipuinaren atala estreinatuko dute.
- 17:30 Gimnasia eta ariketa fisikoa zuzenean, Andu Martinez de Rituertorekin, Facebooken eta Instagramen.
- 18:00 Berria aretoa: Euskal artisten zuzeneko emanaldiak, Berria Aretoan.
- Nik esperimentuak etxean. Elhuyarren Bizilabe egitasmoaren eskutik, egunero.
- Euskal dantzak ikasteko bideoak, Eutsi dantzan ekimenaren eskutik.
- Familiak Sarean, Gipuzkoako museoen baliabideak, Igartubeiti eta Zumalakarregi museoen bitartez.
ASTERO
- Asteazkenak, 12:00etan. Spinning saioak zuzenean. Jakintza Ikastolaren Facebook orrialdean.
- Ostiralak, 11:00etan, Kantujira Lazkaoko balkoietan, San Benito Ikastolaren eta Gerriko Kultur Elkartearen ekimenez.
- Ostiralak, 12:00etan, Spinning saioak zuzenean. Jakintza Ikastolaren Facebook orrialdean.
- Ostiralak, 18:30ean, Etxetik etxera bertso saioak online. 6 bertsolari eta gai jartzailea
- Ostiralak, 19:30ean. Sarek deituta, argazki aldarrikatzaileak zabaldu sare sozialetan.