Lau positibo kasu gehiago atzeman dituzte, eta Goierrin 34 dira guztira
Zumarragako ospitalean 10 lagun daude koronabirusagatik ingresatuta. Urretxun, Legazpin eta Legorretan atzeman dituzte kasurik berrienak.
Gaur beste lau kasuren berri eman du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Horrenbestez, 34 lirateke Goierrin koronabirusagatik positibo emandakoak. Urretxun eta Legazpin agertu dira kasu berriak, eta baita beste bat Legorretan ere -orain arte kasurik ez zuen herria zen- horiek. Zumarragako ospitalean dagoeneko 10 dira gaitzagatik ingresatuta daudenak.
Azterketa edo test kopurua nabarmen ari da igotzen egunetik egunera; bataz beste, 200-300 artean egiten dituzte egunero Gipuzkoan. Guztira 3.311 egin dituzte orain arte, eta 805 positibo kasu atzeman dituzte, atzo zeudenak baino 144 gehiago. EAE mailan berriz, 4.601 dira positibo kasuak guztira.
Positibo emandakoen kopurua, herriz herri:
- Zumarraga …………… 7 (=)
- Legazpi ……………….. 5 (+1)
- Ordizia ………………… 5 (=)
- Urretxu ……………….. 5 (+2)
- Beasain ……………….. 4 (=)
- Zegama ……………….. 4 (=)
- Arama …………………. 1 (=)
- Idiazabal ……………… 1 (=)
- Lazkao ………………… 1 (=)
- Legorreta …………….. 1 (+1)