Zergen eta tasen arloan aldaketak Idiazabalen
Covid-19 gaitzak sortutako osasun publikoko larrialdi egoeraren aurrean, zerga eta tasa inguruan Idiazabalgo Udalak neurri hauek hartu ditu. Eskerrak eman nahi izan dizkie herritarrei.
Idiazabalgo Udalak jakinarazi duenez, zergen eta tasen kobrantzan hainbat aldaketa izango dira koronabirusaren krisiak eraginda.
Ibilgailuen zerga (TMIZ) eta Hondakinen tasaren lehen zatiaren ordainketak
Ordainketa epeak hasita daude. Ibilgailuen epe muga 2020ko apirilaren 10 eta hondakinena maiatzaren 8 izanik. “Epe hauek zabalduta geratzen dira, alarma egoera bukatzen denean jarriko dira ordaintzeko epe mugak”.
Ondasun higiezinen gaineko zerga
Zerga hori foru aldundiak kudeatzen du, eta martxoaren 24ko 1/2020 Foru Dekretu arauan, 12. Artikuluan azaldu duen arabera zergaren borondatezko epea aldatzen du: “Ondasun higiezinen gaineko zergaren 2020ko zerga kuota borondatezko aldian ordaintzeko epea 2020ko abuztuaren 1etik 2020ko irailaren 15era bitartekoa izango da.”
Bestalde, Idiazabalgo Udalak ematen dituen zerbitzuen prezio publikoen kobrantzetan, zerbitzu bakoitza banan-banan aztertzen ari da “eta ondorengo egunetan zehaztuko zaizue Udalaren erabakia”.
Eskerrak eman
– Udaleko 3D inprimagailuarekin monjen komenturako babeserako karetak egiteagatik.
– Udaleko langileei, bereziki, garbitzaile eta gizarte zerbitzuetako teknikariei egun hauetan egiten ari diren lan guztiagatik.