Funtsezkoak ez diren lan jarduera guztiak etenda astelehenetik aurrera
Espainiako Gobernuak bihar bertan onartuko du neurri hori. Funtsezkoak ez diren lanetan aritzen diren langile guztiak etxean geratu beharko dira martxoaren 30etik apirilaren 9ra.
Astelehenetik aurrera funtsezkoak ez diren lanetan aritzen diren langile guztiak etxean geratu beharko dira. Agindu horren berri eman du orain gutxi Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Moncloa jauregian egin duen agerraldian.
Espainiako Gobernuak bihar bertan onartuko du neurri hori, eta langileek soldata jasotzen jarraituko dutela aurreratu du. «Europak erabaki ausartak hartu behar ditu osasun larrialdiari aurre egiteko. Neurri ekonomiko eta sozialak behar dira, ezinbestean. Gerrako ekonomia plan bat behar da. Orain, erresistentzia garaia da, baina, larrialdi egoera igarotakoan, EBk babesa eman beharko die zorpetutako estatuei ekonomia berreraikitzeko».
Atzo, “Langileok haserre gaude” lelopean, protesta zaratatsuak egin zituzten Goierriko hainbat lantegietan osasuna lehenesteko eskatuz ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek eginiko deialdira batuz.