Espainiako Gobernuak bihar bertan onartuko du neurri hori. Funtsezkoak ez diren lanetan aritzen diren langile guztiak etxean geratu beharko dira martxoaren 30etik apirilaren 9ra.
Donostiako etxean konfinamendua nola bizi duen kontatu du aktore zaldibiarrak, 'Gure kasa' telebista saioko Gorane eta Virginiaren paperean. Bideoa albiste barruan.
Aitor Furundarenak, Eleder Lavillak eta Ekaitz eta Irati Goikoetxeak abesti ezagunaren bertsioa egokitu dute, eta gaur arratsaldean kantatzeko deia egin diete herritarrei
Zumarragako ospitalean 11 lagun daude koronabirusagatik ingresatuta. Igoera nabarmenena Zumarraga, Ordizia, Beasain eta Legorretan eman da eta koronabirusa Ataun eta Gaintzara ere heldu da.
Atzoko eta gaurko migrazioak parez pare jarri dituzte Zumalakarregi museoan, 'Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat' erakusketan. Itxita dago asteotan, baina lehen asteetako harrera ona ikusirik, urte amaierara arte luzatu dute.
Umeen aldeko txalo zaparrada eta disko festa egingo dituzte arratsaldean, eta LegoReggae jaialdikoekin konexioa iluntzean.