Hemeretzi positibo kasu gehiago atzeman dituzte, eta Goierrin 53 dira guztira
Zumarragako ospitalean 11 lagun daude koronabirusagatik ingresatuta. Igoera nabarmenena Zumarraga, Ordizia, Beasain eta Legorretan eman da eta koronabirusa Ataun eta Gaintzara ere heldu da.
Gaur beste hemeretzi kasuren berri eman du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Orain arteko igoera nabarmenena izan da. Horrenbestez, 53 lirateke Goierrin koronabirusagatik positibo emandakoak. Igoera nabarmenena Zumarraga, Ordizia, Beasain eta Legorretan eman da eta koronabirusa Ataun eta Gaintzara ere heldu da.
Azterketa edo test kopurua nabarmen ari da igotzen egunetik egunera; bataz beste, 200-300 artean egiten dituzte egunero Gipuzkoan. Guztira 3.585 egin dituzte orain arte, eta 894 positibo kasu atzeman dituzte, atzo zeudenak baino 89 gehiago. EAE mailan berriz, 5.136 dira positibo kasuak guztira.
Positibo emandakoen kopurua, herriz herri:
- Zumarraga …………… 12 (+5)
- Ordizia ………………… 9 (+4)
- Beasain ……………….. 8 (+4)
- Legazpi ……………….. 6 (+1)
- Urretxu ……………….. 6 (+1)
- Zegama ……………….. 4 (=)
- Legorreta …………….. 3 (+2)
- Arama …………………. 1 (=)
- Ataun …………………. 1 (+1)
- Gaintza …………………. 1 (+1)
- Idiazabal ……………… 1 (=)
- Lazkao ………………… 1 (=)