Hiru positibo gehiago Beasaingo Arangoiti adinekoen egoitzan
Beasaingo Arangoiti adinekoen egoitzako beste hiru egoiliarrek positibo eman dute koronabirusaren testa egin ostean. Hiru horiei ostegunean atzemandako bi kasuak gehitu behar zaizkie. Hala, Beasaingo Arangoiti adinekoen egoitzan bost pertsona dira jada Covid-19 birusa hartu dutenak.
Aurreko kasuetan egin den bezala, osasun-protokoloa ezarri da eta dagoeneko isolamendu-egoeran daude. Datozen orduetan Donostiako zentro sozio-sanitarioetara eramango dituzte. Bien bitartean, Arangoitiko egoiliarrei eta langileei gertuko jarraipena eta zaintza egiten ari zaie. Osasun larrialdiko egoera eta alarma egoera ezarri zenetik, Gipuzkoa osoko gainontzeko adinekoen egoitzetan bezala, Beasaingo Arangoiti egoitzan bisitak eragotzita jarraitzen dute eta egoiliarrak bakarkako isolamenduan daude.