'Ixil-ixilik' abestia ozen entzun dadin
Aitor Furundarenak, Eleder Lavillak eta Ekaitz eta Irati Goikoetxeak abesti ezagunaren bertsioa egokitu dute, eta gaur arratsaldean kantatzeko deia egin diete herritarrei
Koronabirusa dela eta ezarritako itxialdia herritar guztiengan izaten ari da eragina, baina batez ere umeengan. Haiei eskainita, Euskal Herri mailan zabaltzen ari da deia, arratsaldeko 17:00etan, balkoietara atera eta Ixil-ixilik dago abestia elkarrekin kantatzeko.
Ekaitz eta Irati Goikoetxea beasaindarrek, abesti horren moldaketa egin dute, hitzak egun bizi den egoerara egokituta. “Gure ilobari, hiru urte eta erdiko Eleder txikiari, musika entzutea eta kantatzea ikaragarri gustatzen zaio, baita kantuen letra berera egokitzea ere. Eta atzo, Iruñean, amatxoren laguntzaz “Ixil-ixilik” bizi dugun egoerara egokitzen hasi zen”. Ekaitz Goikoetxearen esanetan, “musika-tresnarik nahi bezalako trebetasunarekin jotzeko eta kantatzeko ere ikaragarrizko ahotsik ez” dutenez, Aitor Furundarena soinujolearengana jo zuten, eta hark, bertsioa musikatu eta grabatu egin du. Gaur arratsalderako, “nor bere balkoitik kantatzera” gonbidatu dituzte herritarrak.
IXIL-IXILIK BERTSIOA
Isil-isilik dabil
kale barrenean
birus txiki-handi bat
gure aldamenean.(bis)Irudiak badatoz hedabidetatik,
negarra irteten zait begi bietatik.
Zortziak iristean
elkartutzen gera,
txalo ta irrintzika
eskerrak ematera.Zergatik, zergatik, zergatik, zergatik,
zergatik gaude etxean?
Sendabidea dago
gure bihotzean.Bat, bat, bat, irudimena daukat, irudimena daukat.
Bi, bi, bi, salto eta ibili, salto eta ibili.
Hiru, hiru, hiru, auzolanak hori du, auzolanak hori du.
Lau, lau, lau, konponduko da hau.Koronabirus zikina,
sufrimendu ta mina,
eskertzekoa da, -koa da,
denon ahalegina. (bis)Hau denk, hau denk,
hau denk umoria,
kontsolatzeko, kontsolatzeko
euskaldun jendia.Kalean gora, kalean behera,
kalean gora inor ez ai ai ai,
kalean gora, kalean behera,
kalean gora inor ez.Kalean gora, kalean behera,
kalean gora, kalean behera,
kalean gora, kalean behera,
kalean gora inor ez.(bis)