Ordiziarrockek beste hiru ekintza antolatu ditu
Umeen aldeko txalo zaparrada eta disko festa egingo dituzte arratsaldean, eta LegoReggae jaialdikoekin konexioa iluntzean.

Ordiziarrockek hiru ekintza antolatu ditu gaurko: 18:00etan umeen aldeko txalo zaparradarekin bat egingo dute, 18:05ean DJ Monkey Man-ek disko festa egingo du Filipineta kalean eta 19:00etan LegoReggae-rekin konexioa egingo dute San Juan, Filipineta, Floreaga eta Aranan.